2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

HURRENGORARTE!

Gabonetako oporrak heltzear daude, eta  pena "handiz" bagoaz Urtarrilerarte kar kar kar. Gainera hurrengo astean Olentzeroa dator eta geure familiekin egoteko aukera izango dugu, zorionez. Zoritxarrez, ez gara elkar aurpegiak berriz ikusiko ikasgai honetan, gaur saio praktikoaren azkenengo eguna baita, baina asteburu honetan Bilbon ospatuko dugu Santo Tomas azokan.Ondorioztatuz esan genezake oso pozik eta gustura egon garela eta gustuko litzaigukeela etorkizunean honen inguruko gauza gehgiago ikastea.


Gu bagoaz, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Laster arte!

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.

PAPER ZORROA honekin bukatzeko

Lehenengo egunean, IKT hitzaren esanahaia zein zen ez genekien, baina berehala, teknologiarekin eralazionatuta zegoela ohartu ginen. Jarraian, askorik jakin gabe lana banatu eta lanean jarri ginen irakasleak pausu orokor batzuk emanda. Egokitu zaigun gaia teknologiaren bilakaera izan da, beraz, lehenengo egunean blogan informazioa horri buruz sartzen ari ginen.

    Bloga pixkat menperatuta geneukanean, google sites-ari ekin genion. Bertan, blogean hausnartu genituen gaiei buruz ibili gara loturak eginez blogarekin. Hau egin eta gero, irakasleak gloggsterra egiteko argibide batzuk eman eta trasteatzen ibili ginen laurok. Honekin batera, deliciusean ere ibili ginen genuen informazioa bertan plazarazteko. Programa ezberdin hauek elkarrekin lotu ditugu "enlace" batzuen bitartez, denbora osoan zehar laurak konektatuta izateko.

Aurretik aipatutako lan hauek egin ditugun bitartean, bloggean gure gustoko eta egunerokotasunean interesgarriak iruditu zitzaigun gaiak argitaratzen ibili gara.Orokorrean lanak banatu egin ditugu taldekide bakoitzak aurkeztu zaion programan sakontzeko, baina azkenean laurok ibili gara gune guztietatik.

Amaitzeko, esan beharra dago giro ona izan dugula, bai gure taldean eta talde handian, eta hori beti nabaritzen da lanetan.


2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Aurkezpenak
Lehenengo lau hilabetea amaitzear dago eta ikasgai honetan talde bakoitzak egin duenak aurkeztu behar izan du. Orokorrean, aurkezpenak nahiko ondo egon gira, gai desberdinak aurkeztuz eta nahiko aurkezpen dinamikoak planteatuz. Orokorrean, gaiek teknologiarekin zerikusia zaukaten ( sare sozialak, eskola 2.0., teknologiaren bilakaera, etab) eta talde bakoitzak ariketa interesgarri bana egiteko agindu digu, geure parte hartzea handia izanik.



eskola 2.0-aren alde onak eta alde txarrak

Tamarak, Mikelek, Laienek eta Patriciak eginiko aurkezpenean, ariketa bat egitea proposatu digute, bertan eskola 2.0.-aren alde onak eta txarrak idatziz.

- Alde onak: Informazioa eskuratzea erraza dela, komunikazioa erraztu eta talde lana sustazen duela
- Alde txarrak: baliabide teknologiko gehiegi, gehiegizko kapitalismoa bultzatu eta erabiltzerako orduan arazoak



2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Horrela bada, ez dago eskubiderik!

Azken egun hauetan kaleetan bueltaka dabilen gaia, Nojan, Barakaldoko bi gazteen artean gertatutakoaren ingurukoa da. Dirudienez, bertako taberna batean aurkitu ziren bi gazte harreman sexualak izan zituzten festa bukatzerakoan, eta gauza da, handik zebiltzan polizia talde batek harrapatu egin zituztela. Baina harrigarriena ondorengoa da, neskak, zalatu egin du mutila, honek bortxatu egin zuela esanez. Bere bertsioa ordea, guztiz kontrakoa da. Berak dioenez, onaru egiten du erlazio sexualak eduki zituztela, beina neskak esandakoa gezurra dela dio, biok nahi zutelakoaren alde dagoelako eta ez zelako inongo indarkeriarik gertatu.


Hemen uzten dizuet aurrekoa azaltzen duen "el mundo" egunkariatik ateratako artikulua, datuak hobeto zehazteko.

http://www.elmundo.es/elmundo/2013/02/18/paisvasco/1361206856.html


2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Sare sozialen eragina

Oso argi dago, gaur egun sare sozialek gure gizartearengan daukaten eragina oso handia dela.Gaur, twitterren sartu naizenean, hastag berezi bat ikusi dut. Duela hiru urte, Barakaldoko gazte bati neska bat bortxatea leporatu zioten. Baina oraindik ez da argi geratu ea hori horrela denik, eta gazteak dino behin eta berriz neska horrekin edukitako erlazioa ez zela bat ere bortxatua izan. Ondino, ez da epaia eman, ez dagoelako bortxakera horren inguruko frogarik. Baina hau ez da hemen amaitzen, neskak guzti hau planifikatu zuela dinote, diru pixka bat irabazteko, eta horren ondorioz, sare sozialetan oso azkar sortu egin da gazte horren defentzarako plataforma bat. Bizkaitar askok, injustizia hau twitterren ikustean, gaztearen alde egin dute honako hastag hau ipiniz: #Enekojusticia. Oraindik, ez dakigu zer gertatu ote zen, baina
adibide honi esker, ikus daiteke nola sare sozialak kausa zehatz baten ondorioz mobilizatu egiten direla, informazioa oso azkar hedatuz eta transmitituz.



2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Elurra badator!

Elurra heltzea amorratzen dagoen jendearentzako zuzendua, Azaroak 30ean irekiko dituzte ski pista gehienak, beraz, joan zaitezte gauza denak prestatzen, bertoko mendi asko ere elurrez beteta dauz eta. Hementxe uzten dizuet ere, hemetik gertu dauzen Valdezcaray eta Altocampoo pisten webguneak, interesa baduzue bertoko onformazioa jasotzeko.

                                  

 

 Harrigarria da, izan dugun udazkena ikusita, elurra hain arin agertu izana. Aldaketa radikala izan da, kalera kaltza motzetan ateratzetik, hurrengo egunean jaka eta txamarrarekin urtetzera pasatu gara.

Webcams de Valdezcaray - Infonieve.es / Ski-cams.com

Webcams de Alto Campoo - Infonieve.es / Ski-cams.com

 

ZER DA RSS?

Beharrezko edo gustuko duzun informazioa era arin batean lortzeko tresna.




Informazio gehiago: http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/informacion/laguntza_rss_bilaketak/eu_lg_rss/laguntza_rss.html

2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

IKT teoria, aurkezpenak

Gaurko teoria orduan, aurkezpenak egiten jarraitu dugu. Besteren artean, gurea ere aurkeztu dugu,"Cerebros y TICs" gaia hain zuzen. TIC hitza euskaratuta IKT dela esango genuke, beraz, IKT burmuinean dituen eraginei buruz ibili gara. Honetarako, bideo bat egin dugu taldekideen artean, telebistako programa bat izango balitz moduan, tokatu zaigun gaia modu dinamikoago batean egitea lortzeko asmoarekin.

Hasieran, pixkat kostatu zitzaigun gai honen haria hartzea, beraz pentsatu genuen egokiena ulertzen genuena bideo baten bidez transmititzea izango zela.Azkenean, bata besteari bere zatia azalduz eta guztiak komunea jarriz, gauza interesgarriak atera genituen.
Makinak (teknologia) gero eta izakiaren ezaugarri gehiago betetzen dituela argi dago, baina, makinak garunaren funtzio guztiak betetzera ailegatu daitekeela uzte duzue? Zaila da, baina uste dut momentua ailegatuko dela, teknologiak pausu erraldoiak ematen ari delako urteekin batera.

Baina teknologiak, ez hain onak diren ondorioak dakarrela ere nabaria da. Lantegietan adibidez, sortzen ari diren makina gero eta aurretatuagoak, lehen gizakiak betetzen dituzten lanetan ari dira sartzen, aipatutako azken hauek ordezkatuz. Beste modu batean esanda, teknologiak hainbat lanpostuen murrizketa dakar.
 

Euriak eragindako kalteak Euskal Herrian

Ibaien emariak egonkor daude, baina arriskua ez da desagertu. Aste honetan, Euskal Herrian izugarrizko euri zaparradak egon dira, eta horrek, ibai askoren maila igotzea ekarri du. Hona hemen bideotxo bat, urak orain dela bost urte Euskal Herrian utzitako kalteak erakuzten dituena, aste honetan zehar, hau bergogoratzera ekarri digulako.

Zorionez, euriak Euskal Herrian uzten dituen kalteak materialak dira, eta hauen barruan ez dira izakiak sartzen, baina zoritxarrez azkenaldi honetan, Filipinetan egondako tifoiak bai utzi dituela hainbeste hildako.

Azkenengo egun hauetan, telebista pizten nuen bakoitzean, kasu honen inguruko albisteak baino ez zuten ematen, biktimen ingurukoak alegia, eta hori ikaragarrizko pena ekartzen dit. Naturak eragindako fenomeno batek, ehundaka eta milaka pertsonen biziak kentzearen idea oso tristea iruditzen zait. Baina askotan ezineskoa da saihestea, ohartu gabe gertatzen diren gauzak direlako eta jendea babesik gabe harrapatzen duelako.

Hemen uzten dizuet Filipinetan gertatu den tifoiari buruzko eta honek ekarri dituen kalteei buruz, eta aurretik, honi buruzko informazioa ematen duen webgune baten helbidea:

http://www.caritas.es/noticias_tags_noticiaInfo.aspx?Id=6993&utm_source=Google&utm_medium=CPC&utm_term=Filipinas&utm_campaign=Emergencias

2013(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

Delicius eta glogster

Gaur, delicius eta glogter programa berriak sortu eta bertan gure gaiari buruzko informazioa sartzen ibili gara, hainbat link, video eta jarduera ezberdin jorratuz.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Gaia aukeratuta!

Azkenean, jorratuko dugun gaia teknologiaren bilakaera izango da, eta honek hezkuntzan izan eta izango duen eraginari buruz. Hemen uzten dizuet argazki bat, informazio gehigarri giza, 2012. urtean mundu mailan zeuden marken ranking-ean potentzia nagusiak hain zuzen.

 
Teknologiaren inguruan gabiltzala, esan beharra dugu teknologiak gero eta protagonismo gehiago hartzen doala gaur egungo gizarte honetan. Teknologia, etengabe eboluzinatzen ari den gauza da, eta gu, gizakiak, eboluzio horren zain gabiltza, aurretik dekogunaren baino teknologia aurreratuago hori lortzeko asmoarekin.

Nire ustez, esango nuke teknologiaren menpe gaudela. Gaur egungo gizartea gauden pertsona gehienak, esango nuke noizbait teknologiarekin kontaktu zuzena izan dutela, eta uste dut ez naizela erratzen, horietako asko teknologiarik gabe ezin izango zela bizi esaten badut, batzuen dependentzia hori handiegia dela iruditzen zaidalako.

Gainera, jende asko ez da konformatzen duenarekin, gehiago nahi du, eta aurrerapen horren zain dabiltza, gauza hobeago bat izateko asmoz.

Honen inguruan pixkat gogoeta egiteko, alde eta kontra dauden hainbat ideia ditut. Batetik, alde nago teknologia gero eta aurrerago joatea ikustearekin, hauen bidez gaixotasun askoren soluzioa aurkitzen dutelako adibidez eta hori poztasuna ekartzen dit. Teknologiak, osasunarekin erlazio zuzena du, haueaurkikuntza gero eta sakonagoak egitea ekartzen duelako, eta horrekin batera, gero eta mortalagoak diren gaixotasun gogor horiei eraso egin diezakeelako.

 Baina betse alde batetik, gaur egungo gaixotasun asko eta asko teknologiak eraginda direla uste dudala esan beharra dut. Lehen zeukatenarekin, telnologia gutxi alegia, gaixotasun gutxiago ikusten ziren eta jendea urte asko bizten ziren. Esan nahi dudana da, teknologiak ekar dezateen radioaktibitake eta batak besteekin lotzeko onda horiek, gorputzean kalteak ekar dezateela.

Beraz, non dago muga?



IKASBIDAIA BADATOR!!!!!!

Ikasbidaiari buruz hitz egiten ibili gara, horaindik ez dugu lekua aukeratu, baina beste askoren artean, Cancun izan daiteke opzio interesgarrienetako bat. Hementxe uzten dizuet bideotxo bat, nola ibiliko garen ideia bat hartzen joateko :)





 Ikasbidaiaren gai hau, nahiko lan handia ematen ari zaigu. Hasteko, lekua aukeratzea suertatu zaigun lehen arazoa da, batzuk aipatu ditugun lekuetara jadanik joanak izan direlako. Zorionez, karibera joateko adostasunera heldu gara, beraz alde horretatik nahiko bideratuta gabiltza, baina lekua aukeratzea da falta zaiguna.

Beste alde batetik, gelako ordezkariak dirua lortzeko hainbat jarduera egitea egitea proposatu du. Horretarako, kontu korronto bat ireki du, eta parte hartu nahi duenak, hogei euro sartu beharko ditu. Hainbat pertsona, urtean zehar lanean dabiltzanez, nahiago dute diru kantitate osoa eman, jardueretan parte hartu barik, beraz, ez dute jardueretan parte hartuko baina bai joango dira ikasbidaira.

Aurretik aipatutako jarduerak, mota askotarikoak dira, beste batzuren artean, tortillak saltzea, kontzertuak ematea, kamisetak saltzea... atera dira. Proiektua aurrera doan ahala, kontatuko dizuet nondik gabiltza proiektu honekin, baina helburua, datorren udarako bidaia finkatuta izatea da, eta horretarako martxa hartzen joan behar gara gaurtik hasita.

Modulo astea


Aurreko astean Modulu astea izan genuen. Dakizuenez, aste hau berezia da oso, izan ere,  ikasgai guztiak biltzen dituen lan bat lantzeko erabiltzen da.
Irakasle bakoitzak bere ikasgaiarekin elarzionatuta dauden kontzeptu eta egitekoak azaldu zizkiguten eta entrega gaiak egiten hasi ginen.
Lanaren lehen urratsak baino ez ditugu eman, beraz amaitu gabe daukagu eta datozen asteetan horrekin jarraituko dugu, nork bere taldearekin.



Egun hauetan, bloga aurrera eramateko lana banatu dugu lauron artean. Bikote bat, blogean sarrerak argitaratzen ibili gara, asteetan zehar egiten ibili garen lana azalduz. Beste biak, "google site"-a egiten ibili dira. Horretarako, IKT-rekin zer ikusia duen gai bat aukeratzen eta adosten gabiltza, gai interesgarri eta mamitsu bat izan dadin.

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Blogga sortzen


Gaur gure blog- a sortzen hasi gara. Hasiera batean, askorik kontrolatu gabe botoiak sakatzen eta inbestigatzen hasi gara eta pixkanaka pixkanaka blogga sortzen joan gara: izena,diseinua...

Unibertsitatean izan dugun IKT-ko lehenengo klasea (Urriak 17)

- K(i)likatik blogaren aurkezpena

HAUSNARKETA

Hurrengo galdera hauen inguruko hausnarketa egiten ibili gara, bakoitzak bereak pentsatu eta gero, amankomunean jarri ditugu.



1. ¿Qué resistencia me está impidiendo actualizar mi potencial de aprendizaje?

 Guztion artean hitz egin ondoren, hauxe da adostu egin genuen erresistentzia:   DISTRAKZIOA

2. ¿Qué valor necesito vivir para ser un buen aprendiz?

Adostutako balorea, ondorengo izan da:    SORMENA