2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

IKASBIDAIA BADATOR!!!!!!

Ikasbidaiari buruz hitz egiten ibili gara, horaindik ez dugu lekua aukeratu, baina beste askoren artean, Cancun izan daiteke opzio interesgarrienetako bat. Hementxe uzten dizuet bideotxo bat, nola ibiliko garen ideia bat hartzen joateko :)





 Ikasbidaiaren gai hau, nahiko lan handia ematen ari zaigu. Hasteko, lekua aukeratzea suertatu zaigun lehen arazoa da, batzuk aipatu ditugun lekuetara jadanik joanak izan direlako. Zorionez, karibera joateko adostasunera heldu gara, beraz alde horretatik nahiko bideratuta gabiltza, baina lekua aukeratzea da falta zaiguna.

Beste alde batetik, gelako ordezkariak dirua lortzeko hainbat jarduera egitea egitea proposatu du. Horretarako, kontu korronto bat ireki du, eta parte hartu nahi duenak, hogei euro sartu beharko ditu. Hainbat pertsona, urtean zehar lanean dabiltzanez, nahiago dute diru kantitate osoa eman, jardueretan parte hartu barik, beraz, ez dute jardueretan parte hartuko baina bai joango dira ikasbidaira.

Aurretik aipatutako jarduerak, mota askotarikoak dira, beste batzuren artean, tortillak saltzea, kontzertuak ematea, kamisetak saltzea... atera dira. Proiektua aurrera doan ahala, kontatuko dizuet nondik gabiltza proiektu honekin, baina helburua, datorren udarako bidaia finkatuta izatea da, eta horretarako martxa hartzen joan behar gara gaurtik hasita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina