2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

HURRENGORARTE!

Gabonetako oporrak heltzear daude, eta  pena "handiz" bagoaz Urtarrilerarte kar kar kar. Gainera hurrengo astean Olentzeroa dator eta geure familiekin egoteko aukera izango dugu, zorionez. Zoritxarrez, ez gara elkar aurpegiak berriz ikusiko ikasgai honetan, gaur saio praktikoaren azkenengo eguna baita, baina asteburu honetan Bilbon ospatuko dugu Santo Tomas azokan.Ondorioztatuz esan genezake oso pozik eta gustura egon garela eta gustuko litzaigukeela etorkizunean honen inguruko gauza gehgiago ikastea.


Gu bagoaz, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Laster arte!

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.

PAPER ZORROA honekin bukatzeko

Lehenengo egunean, IKT hitzaren esanahaia zein zen ez genekien, baina berehala, teknologiarekin eralazionatuta zegoela ohartu ginen. Jarraian, askorik jakin gabe lana banatu eta lanean jarri ginen irakasleak pausu orokor batzuk emanda. Egokitu zaigun gaia teknologiaren bilakaera izan da, beraz, lehenengo egunean blogan informazioa horri buruz sartzen ari ginen.

    Bloga pixkat menperatuta geneukanean, google sites-ari ekin genion. Bertan, blogean hausnartu genituen gaiei buruz ibili gara loturak eginez blogarekin. Hau egin eta gero, irakasleak gloggsterra egiteko argibide batzuk eman eta trasteatzen ibili ginen laurok. Honekin batera, deliciusean ere ibili ginen genuen informazioa bertan plazarazteko. Programa ezberdin hauek elkarrekin lotu ditugu "enlace" batzuen bitartez, denbora osoan zehar laurak konektatuta izateko.

Aurretik aipatutako lan hauek egin ditugun bitartean, bloggean gure gustoko eta egunerokotasunean interesgarriak iruditu zitzaigun gaiak argitaratzen ibili gara.Orokorrean lanak banatu egin ditugu taldekide bakoitzak aurkeztu zaion programan sakontzeko, baina azkenean laurok ibili gara gune guztietatik.

Amaitzeko, esan beharra dago giro ona izan dugula, bai gure taldean eta talde handian, eta hori beti nabaritzen da lanetan.


2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Aurkezpenak
Lehenengo lau hilabetea amaitzear dago eta ikasgai honetan talde bakoitzak egin duenak aurkeztu behar izan du. Orokorrean, aurkezpenak nahiko ondo egon gira, gai desberdinak aurkeztuz eta nahiko aurkezpen dinamikoak planteatuz. Orokorrean, gaiek teknologiarekin zerikusia zaukaten ( sare sozialak, eskola 2.0., teknologiaren bilakaera, etab) eta talde bakoitzak ariketa interesgarri bana egiteko agindu digu, geure parte hartzea handia izanik.



eskola 2.0-aren alde onak eta alde txarrak

Tamarak, Mikelek, Laienek eta Patriciak eginiko aurkezpenean, ariketa bat egitea proposatu digute, bertan eskola 2.0.-aren alde onak eta txarrak idatziz.

- Alde onak: Informazioa eskuratzea erraza dela, komunikazioa erraztu eta talde lana sustazen duela
- Alde txarrak: baliabide teknologiko gehiegi, gehiegizko kapitalismoa bultzatu eta erabiltzerako orduan arazoak



2013(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Horrela bada, ez dago eskubiderik!

Azken egun hauetan kaleetan bueltaka dabilen gaia, Nojan, Barakaldoko bi gazteen artean gertatutakoaren ingurukoa da. Dirudienez, bertako taberna batean aurkitu ziren bi gazte harreman sexualak izan zituzten festa bukatzerakoan, eta gauza da, handik zebiltzan polizia talde batek harrapatu egin zituztela. Baina harrigarriena ondorengoa da, neskak, zalatu egin du mutila, honek bortxatu egin zuela esanez. Bere bertsioa ordea, guztiz kontrakoa da. Berak dioenez, onaru egiten du erlazio sexualak eduki zituztela, beina neskak esandakoa gezurra dela dio, biok nahi zutelakoaren alde dagoelako eta ez zelako inongo indarkeriarik gertatu.


Hemen uzten dizuet aurrekoa azaltzen duen "el mundo" egunkariatik ateratako artikulua, datuak hobeto zehazteko.

http://www.elmundo.es/elmundo/2013/02/18/paisvasco/1361206856.html


2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Sare sozialen eragina

Oso argi dago, gaur egun sare sozialek gure gizartearengan daukaten eragina oso handia dela.Gaur, twitterren sartu naizenean, hastag berezi bat ikusi dut. Duela hiru urte, Barakaldoko gazte bati neska bat bortxatea leporatu zioten. Baina oraindik ez da argi geratu ea hori horrela denik, eta gazteak dino behin eta berriz neska horrekin edukitako erlazioa ez zela bat ere bortxatua izan. Ondino, ez da epaia eman, ez dagoelako bortxakera horren inguruko frogarik. Baina hau ez da hemen amaitzen, neskak guzti hau planifikatu zuela dinote, diru pixka bat irabazteko, eta horren ondorioz, sare sozialetan oso azkar sortu egin da gazte horren defentzarako plataforma bat. Bizkaitar askok, injustizia hau twitterren ikustean, gaztearen alde egin dute honako hastag hau ipiniz: #Enekojusticia. Oraindik, ez dakigu zer gertatu ote zen, baina
adibide honi esker, ikus daiteke nola sare sozialak kausa zehatz baten ondorioz mobilizatu egiten direla, informazioa oso azkar hedatuz eta transmitituz.



2013(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Elurra badator!

Elurra heltzea amorratzen dagoen jendearentzako zuzendua, Azaroak 30ean irekiko dituzte ski pista gehienak, beraz, joan zaitezte gauza denak prestatzen, bertoko mendi asko ere elurrez beteta dauz eta. Hementxe uzten dizuet ere, hemetik gertu dauzen Valdezcaray eta Altocampoo pisten webguneak, interesa baduzue bertoko onformazioa jasotzeko.

                                  

 

 Harrigarria da, izan dugun udazkena ikusita, elurra hain arin agertu izana. Aldaketa radikala izan da, kalera kaltza motzetan ateratzetik, hurrengo egunean jaka eta txamarrarekin urtetzera pasatu gara.

Webcams de Valdezcaray - Infonieve.es / Ski-cams.com

Webcams de Alto Campoo - Infonieve.es / Ski-cams.com