2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Sare sozialen eragina

Oso argi dago, gaur egun sare sozialek gure gizartearengan daukaten eragina oso handia dela.Gaur, twitterren sartu naizenean, hastag berezi bat ikusi dut. Duela hiru urte, Barakaldoko gazte bati neska bat bortxatea leporatu zioten. Baina oraindik ez da argi geratu ea hori horrela denik, eta gazteak dino behin eta berriz neska horrekin edukitako erlazioa ez zela bat ere bortxatua izan. Ondino, ez da epaia eman, ez dagoelako bortxakera horren inguruko frogarik. Baina hau ez da hemen amaitzen, neskak guzti hau planifikatu zuela dinote, diru pixka bat irabazteko, eta horren ondorioz, sare sozialetan oso azkar sortu egin da gazte horren defentzarako plataforma bat. Bizkaitar askok, injustizia hau twitterren ikustean, gaztearen alde egin dute honako hastag hau ipiniz: #Enekojusticia. Oraindik, ez dakigu zer gertatu ote zen, baina
adibide honi esker, ikus daiteke nola sare sozialak kausa zehatz baten ondorioz mobilizatu egiten direla, informazioa oso azkar hedatuz eta transmitituz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina