2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

Euriak eragindako kalteak Euskal Herrian

Ibaien emariak egonkor daude, baina arriskua ez da desagertu. Aste honetan, Euskal Herrian izugarrizko euri zaparradak egon dira, eta horrek, ibai askoren maila igotzea ekarri du. Hona hemen bideotxo bat, urak orain dela bost urte Euskal Herrian utzitako kalteak erakuzten dituena, aste honetan zehar, hau bergogoratzera ekarri digulako.

Zorionez, euriak Euskal Herrian uzten dituen kalteak materialak dira, eta hauen barruan ez dira izakiak sartzen, baina zoritxarrez azkenaldi honetan, Filipinetan egondako tifoiak bai utzi dituela hainbeste hildako.

Azkenengo egun hauetan, telebista pizten nuen bakoitzean, kasu honen inguruko albisteak baino ez zuten ematen, biktimen ingurukoak alegia, eta hori ikaragarrizko pena ekartzen dit. Naturak eragindako fenomeno batek, ehundaka eta milaka pertsonen biziak kentzearen idea oso tristea iruditzen zait. Baina askotan ezineskoa da saihestea, ohartu gabe gertatzen diren gauzak direlako eta jendea babesik gabe harrapatzen duelako.

Hemen uzten dizuet Filipinetan gertatu den tifoiari buruzko eta honek ekarri dituen kalteei buruz, eta aurretik, honi buruzko informazioa ematen duen webgune baten helbidea:

http://www.caritas.es/noticias_tags_noticiaInfo.aspx?Id=6993&utm_source=Google&utm_medium=CPC&utm_term=Filipinas&utm_campaign=Emergencias

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina